top of page

BELTZOMETROA

Ilaski Serrano

aitzinekoak...

1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?

Ez naiz originala izango, Sherlock Holmes izan zelako. Ahizpa zaharragoak eskolarako irakurri behar izan zuen Baskervilleko txakurra eta hari liburua hartuta ezagutu nuen neuk ere. Gerora saiatu naiz berrirakurtzen liburu haiek baina oso zaharkituta daudenaren inpresioa izan dut. (Emakumeei egiten zaizkien komentarioak eta abar oso urduri jarri izan naute...)

 

2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?

Dolores Redondorekin, aitortu behar dut, oso tarte atsegina pasatu dudala.

 

3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT

Bi emakume, sasoi, giro eta adin ezberdinetakoak: Miss Marple eta Lisbeth Salander. (Lisbetehek zeharo engantxatuta euki ninduen irakurketan zehar eta asko erakartzen nauen pertsonaia bat da, zalantza barik!)

 

4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?

Guztiek izan dezakete xarma uneren batean, baina argi dago guztioi gustatzen zaiguna ikertzailearekin bat egitea dela!

 

5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?

Benetako pertsonaia eta gertaera historikoak maite ditut; beraz, gaur egungo pertsonaien bitartez aintzinako pertsonaia historikoren baten edozein sekretu ikertuko lukeen zerbait ongi legoke.

 

6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?

Presidenteren bat, adibidez…

 

7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?

Benetakoa ala bestea?

 

8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?

Ezkutuko begiradetarako eta norbere begirada ezkutatzeko…

 

9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?

Ez dut bat ere glamourrik izango whiskyak eta horrelakoak eskatuz... Lisbethi omenaldia eginez, kafesne bero bat aukeratuko dut edalontzi handian, liburu on batekin ezer hoberik ez dago eta!

 

10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?

Gaian aditua den nire lagun handi bati: Mikel Pagadiri!

Maddalen Iriarte

 

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page