top of page

 

1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?

Conan Doyle eskoziarraren "The Hound of the Baskervilles". Gazteleraz.

 

2.- ETA ESKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?

Bordaren "Boga Boga"

 

3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT

Wallander. Ez naiz oso polizia zalea, baina badu apur bat anti-poliziatik, ez?

 

4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?

Ikertzailearekin. Haren ikerketak jaraituz iristen naizelako gehienetan korapiloa askatzera.

 

5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?

Migratzaileen drama izugarria. Hori errealitate beltza da. Nobela balitz, hobe!

 

6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?

Zerrenda amaigabea da.

 

7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?

Ametsak osatu edo eraikitzen diren materialeaz.

 

8.- BARNEKO ARROPA BELTZA ERABILTZEN DUZU?

Nori axola zaio hori?

 

9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?

Kafea. Beltza.

 

10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?

Ilaski Serrano lankide berriari.

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page