top of page

GOMENDIOAK

Mikel Alvarez Sarriegi 

aitzinekoak...

Ohikoa da sortzaileen artean, gustukozer duten galdetzean, etxeko apalategietako txokorik galdu eta bihurrienera jotzea. Horrela, ia inork ezagutzen ez duen zerbait aipatu eta entzulea zur eta lur uzteko, “Zeinen adimentsua den… eta zenbat dakien!”. Sortzaileak esan dut, nahita, honek ez baitu idazleentzat soilik balio. Beste batzuen artean, musikari edo zinemagileak ere ez dira makalak halakoetan. EITB Kulturako gomendioen tarteko edozein pieza ikusita frogatu ahal izango duzue. Gomendio on baten helburua hartzailea izan beharko litzateke.Gomendioa berari moldatuz, gomendioaren azken katebegia denaren gozamenean pentsatuz, eta ez, aldiz,gomendatzailean edota honen ego puztua leherketa puntura are gehiago gerturatzean.Bueno, onartuko dizuet nik ere egin izan dudala. Noizbait.

​

Tira, kontua da, jarrera hauekin apur bat aspertuta, sorkuntza mainstreama aldarrikatzen harrapatu dudala nire burua azken aldian.Baita, gure genero maite honetaz aritzean ere. Hori dela eta, eta gozamena helburu, nirea eta zuena, HenningMankellez aritu nahiko nuke gaur.

​

Berandu iritsi nintzen nobela beltzera. Haurtzaroan, izugarri gozatu nuen gaztetxoentzako euskaraz argitaratu zen nobela beltz bilduma bat irakurtzen, baina bila hasita ere, ez dut topatzerik izan bildumaren izena zein zen ere (agian lagundu diezadakezue? Eskertuko nizueke). Kontuak kontu, liburu misteriotsu horien ondoren, urteetan zehar ez nuen nobela beltzik izan esku artean, halako batean, KurtWallanderren sagaren lehen alea zen “Aurpegirik gabeko hiltzaileak” nire eskuetan erori zen arte. Unibertsitateko klase kide batek gomendatu zidan, iparraldeko nobela beltz uholdea abiatzen hasia zen urte haietan. Esan beharrik ez dago, izugarri gozatu nuela.

​

Maite dut nola egituratzen dituen istorioak Mankellek, nola eraikitzen dituen pertsonaiak, nola garatu hauen arteko harremanak: bikote ohia, alaba, lankideak… eta aita, aipamen berezia merezi du eguna koadro berberaren bi bertsio (basoilarrarekin, edo gabe) margotzen igarotzen dituen agure erretxinak. Kurt ez da superheroi bat, ezta antiheroi bat ere, are gutxiago alproja bat. KurtWallander gizon arrunta da.Berak uste duena baino azkarxeagoa, eta intuizio handikoa.Eta inork espero ez zuen arren, polizia inspektore izaten amaitu duena. Arrunta da Kurt, eta arrunta da kasuak argitzeko jarraitzen duen modua. Zoragarria da, nola hogeita hamar orrietan zehar pista baten atzetik eraman zaituen, azkenean, pista hori inora ez doala ondorioztatu eta beste baten bila hasteko. Eta ez zaizu axola!

​

Sagan aurrera zoazen eran, sentsazioa duzu Kurt benetakoa dela, eta kasuak ere hala izan zitezkeela. Batzuetan, amaierak zur eta lur utziko zaitu, eta beste batzuetan, aldiz, ez. Bizitza ere halakoa delako, beti ez dago supergaizkile baten plan burutsuamisterio baten atzean. Benetakotasun horretan, gainera, aparteko ekarpena egiten du Mankellek, saga osoa, gaur egun bizi dugun eskuin muturraren olatuaren abisu bat ere bada eta.

​

Badakit, txoko honetako irakurleek ederki jakingo duzuela nor den Mankell, eta ziurrenik, KurtWallanderren abentura bat baino gehiago irakurriak zaretela. Hala ere, posible da, despistaturen bat ere post honetan erortzea, eta gomendio honi esker, nik duela urte batzuk bezalaxe, datozen hiru urteetan Mankellen liburu guztiak irakurriz izugarri gozatzea. Hala izango delakoan, asebete iritsi naiz zutabe honen azken puntura. (kaka, egoa berriz, sortzaile madarikatuak...).

.

arnaldur eta erlendur

Itxaro Borda

          

uzta gorria: dashiell

hammett

Xabier Olarra

​

ripley trebea

Alberto Ladron Arana

​

imabelleren amodioz

Eneko Aizpurua

​

ez adiorik

Irati Jimenez

​

kurt wallander....

Miren Gorrotxategi

​

zerriak hegan

Etxeberria anaiak

​

poesiaren kriminalak

Amaia Apalauza eta Jon Alonsoren iztulpenak

​

nobela beltza, nobela poliziakoa

Jean Patrick Manchette (J.Alonsok itzulia)

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page