top of page

GENEROAZ

         Nobela honek sortu zidan beltza deitu ohi zaion nobelaren ibai zabalean murgiltzeko zaletasuna. 1981 edo 1982a izango zen, uda, eta hondartzako “ordu latzak” modu atseginean igarotzeko modu ia bakarra niretzat.

 

         Bete-betean ematen zuen Dashiell Hammettek garai hartan nik literaturari eskatzen niona: entretenitzeko modu egokia, inguru sozialaz modu kritikoan jabetzeko aukera eta estilo ez oso ponpoxoa –gauzei bere izenez eta koplarik gabe deitzeko trebetasuna zuena, alegia. Ez nekien nor zen Hammett. Ale bakoitza hogei duroan eskura zitekeen Bruguerako bilduma hartako 1. zenbakia baldin bazen Uzta gorria, zerbaitegatik zen. 150 aletik gora atera ziren hurrengo hiru urteetan. Txintxo-txintxo erosi eta koadernatu nituen. Oraindik ere hortxe dauzkat, nire liburutegiko apaletako bat betetzen dute, metro bat. Hor irakurri nituen Chandler, Thompson, McCoy, Cain, Highsmith eta gainerako maisu handiak.

        Uzta gorria igela argitaletxearentzat itzuli nuenean, Dashiell Hammetten biografia irakurri nuen, eta Estatu Batuetan McCarthyren sorgin-ehizan egin zioten pertsekuzioaren berri jakin. Beti izan dut gogoan haren ateraldi bikain hura:

 

MCARTHY: Hammett jauna, urtean ehun milioi dolar gastatzen ariko bazina komunismoari aurre egiteko informazio-programa batean, eta komunismoari aurre egiteko asmoko programa horren zuzendari bazina, erosiko al zenituzke 75en bat idazle komunistaren lanak munduan barrena lanok gure onespen-zigilu ofizialarekin zabaltzeko?

Ala galdera hau ere erantzun gabe utzi nahi duzu?

HAMMETT: Ba... –ez dakit, jakina— ni komunismoari gogor egiten ariko banintz, ez dut uste inolako libururik emango niokeenik jendeari, helburu hori lortzeko.

 

 

Dashiell Hammetten alderdi horretaz sakondu nahi duenak hona jo dezake: http://erratanaturae.com/libro/interrogatorios-2/

UZTA GORRIA: DASHIELL HAMMETT

aitzinekoak...

arnaldur eta erlendur

Itxaro Borda

          

 

Argazki

beltzak

xabier olarra

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page