BELTZOMETROA

Joan Mari 

Larrarte

 

1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?

Ez dut gogoratzen. Seguru asko Agatha Christie edo Arthur Donan Doyleren libururen bat izango zen, baina benetan gogoan daudana Dashiel Hammeten Uzta gorria da. Erdaraz irakurri nuen oso gazte nintzela eta asko gustatu zitzaidan.

2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?

Alberto Ladron Aranaren Film zaharren kluba.

 

3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT

Lisbeth Salander. Azken urteetan irakurrietakoen artean borobilenetakoa da, niretzat.

 

4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?

Ezingo nuke esan, uste dut liburu bakoitzean batekin geratzen naizela. Hala ere, onartu behar da ikertzailea dena gehienetan erakargarrien egiten zaidana.

 

5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?

Horretarako badaude egunkari eta albistegiak, nobela beltzera eraman beharrik ez dago.

 

6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?

Eta zein ez ?

 

7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?

Imaginazioz. Leiendak horretarako bide ematen du, bakoitzak modu batera irudika dezan.

 

8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?

Zure begiak ezkutatu eta zelatan aritzeko. Zertarako erabiltzen ditugu, ba ?

 

9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?

Ardoa. Edozein unetarako aproposa da.

 

10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?

Xabier Olarrari.

aitzinekoak...

Maddalen Iriarte

Ilaski Serrano

Mikel Pagadi

Asisko Urmeneta

Ainara Gurrutxaga

Jon Barberena

Castillo Suarez

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now