top of page

BELTZOMETROA

Castillo

Suarez

 

1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?

Ez dakit nobela beltzak ziren ere, beharbada misteriozkoak gehiago. Altsasuko Urteaga liburu dendan erosten nituen Agatha Christieren eleberri guztiak eta berehala irakurri. Seguru gordeta dituela gure aitak oraindik.

 

2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?

Etxerako bidean dago Edorta Jimenezen eleberria: Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua. Badut jakin-mina (H)ilbeltza bekara aurkeztutako egitasmoa izan zelako abiapuntua: egitasmoa egitate bihurtua.

 

3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT

Amaia Ezpeldoi, inoiz ez delako bera bakarrik ageri, beti beste neskaren bat dagoelako tartean; eta amoranteen lanbidea erakargarria egin zait beti.

 

4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?

Arauak urratuko dituen edonor, hain zuzen, arauzalea eta ordenatua naizelako. Uste dut garaitan nagoela legeaz bestaldean dagoen alde horretara jauzi egiteko.

 

5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?

Baztango behitegiren batean kokatuko nuke, Anizen beharbada. Ustez lasaienak direnen tokiek ezkutatzen dituztelako ankerkeriarik handienak.

 

6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?

Florentino Goñi zinegotzia, beti agertzen baita prentsaurrekoetan Joseba Otondoren arrimuan lasaitasun aurpegiarekin eta pentsatu nahi dut horrek ere baduela alde ilunen bat... Eta Baztango alkatea ez da jabetu oraindik.

 

7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?

Hitzez, edozein gauza egin baitaiteke hitzekin.

 

8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?

Poserako. Nik baditut 30 urte dituzten Courrages betaurreko batzuk, Ahetzen erosiak. Beti galdetzen didate nondik atera ditudan. Jende berria ezagutu dut nire betaurrekoei esker, eta ez da broma.

 

9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?

Hau bai ez dela posea: whiskyzalea naiz. Batzuetan ur pixka bat botatzen diot, edo izotz kozkorren bat, baina hutsa maite dut gehien. Esan gabe doa: whisky ona.

 

10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?

Joanmari Larrarteri, ni baino askoz ere irakurle hobea delako eta aholku onak ematen dizkidalako beti, ez bakarrik liburuei buruzkoak.

​

Argazki

beltzak

aitzinekoak...

Maddalen Iriarte

​

Ilaski Serrano

​

Mikel Pagadi

​

Asisko Urmeneta

​

Ainara Gurrutxaga

​

Jon Barberena

 

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page