BELTZOMETROA
Asisko Urmeneta
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
"Goizuetako Ezkongaiak" Gotzon Garaterena.
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
"Cammembert helburu" Jon Alonsorena.
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Amaia Ezpeldoi, prefosta !
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Denok gara biktima xamarrak, eta behar bada horretaz identifikatu nahi izaten
dugu heroi eta salbatzaileekin. Bainan izan, kaltetuak gara.
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Zein interes konfesaezinak gordetzen dira Aroztegiko proiektuaren gibelean ?
Nork emanen ditu agerian agintarien sal-erospen sarea ?
...Eta zer mendeku jasanen du ?
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Boteretik urrun dagoen gizagaixo bat; susmo txipienik ere eraginen ez lukeena;
zuhaur, adibidez.
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Berunez ?
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Olivia Baldarenek ezin hobekin laburbiltzen dute tiraniaren kleptokrazia lotsagabea.
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Tea jengibreaz.
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
Jose Amedori.
​
aitzinekoak...