aitzinekoak...
BELTZOMETROA
Miel Angel Elustondo
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Urte asko dira lehenbiziko hartatik... ezin nezake erran. Irakurri ez baina filmak ikusi nituen lehenik, handik urteetara Igela argitaletxearen Sail beltzean irakurriko nituenak: 'Ez adiorik', 'Maltako belatza', eta, denak har, 'Postariak bi aldiz deitzen du beti'.
​
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Nobela beltz ortodoxoetan, 'Sotoan gordeak', Miren Gorrotxategirena. Heterodoxoetan, 'Puta', Nelly Arcanena, eta Jon Miranderen gurutziltzatzea.
​
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Zu zeu, erratekoz.
​
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Gaizkilearekin, baina Jim Thompsonen nobeletakoa behar du izan, eta, hark, egiaz, badu gaizkiletik, hiltzailetik, poliziatik, ebasletik eta, gutiago, menturaz, detektibe eta ikertzaile zuritik.
​
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Hedabideek kontatzen (ez) dizkiguten albisteen gibelean gordetzen direnak: gu Ebrora begira ezartzen gaituzte eta, aldiz, egiazko gertakaria Garaten da beti edo gehienean.
​
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Gure auzo galegoa, eta haren bi anaiak. Galiziatik eskutsik lanera etorri eta zinezko inperioaren jabe dira oraingo egunean, bateko gasolindegi, besteko resort inportante, hango jatetxe apal eta hemengo bost izarreko hotel nagusi. Eta' gaiak' batetik bestera eramateko garraio-enpresa. Totala!
​
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Azalaz ari zarete, ala mamiaz? Eskuan ibiliia dut, eta ez da barne-hutsa, erraten ahal dizut.
​
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Munduaren zikinetik babesteko, egunero.
​
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Nobela beltza irakurtzeko nahiz deusetarako, denik eta munduko orujorik gogor-azkarrena.
​
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
Jim Thompsoni, Nelly Arcani, Zumalakarregiren alargun Pankrazia Ollori... tonban ehortziak diren hainbertzeri. Bizien artean, gogo onez interpelatuko nuke Beñat Iturrioz, adibidez, Euskal Herriko zinemagile eskasena izateko bokazio beltza duenak badu aski merezimendu beltz.
​
​
​
​​1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Uste dut Goizuetako Eskongaiak izan zela, ikastolan irakurriko nuen, seguruenik. Baina konszienteki irakurri nuen lehena, dudarik gabe Uzta Gorria.
​
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Dirua Galgarri, Mariano Izetarena.
​
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Dudarik gabe, Samuel Spade. Hard Boild estiloa da nobela beltzeko nire azpigenero gogokoena. 40. Hamarkada, Sausalito eta Spade agertzen badira, automatikoki ona da.
​
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Detektibea. Multzo guztietatik at dagoelako.
​
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Gure osasungintza edo telebista publikoaren inguruan.
​
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Ainhoa Arteta
​
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Iruritako txokolateaz
​
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Boterearen aldaera edo aurpegi desberdinen ustelkeria ikusteko.
​
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Amaiurko Zerbeza Baltza
​
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
Xabier Landabideari
​
​
​
​
​
​
​
​
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Ez da nobela berez, baina Jordi Bernet eta Enrique Sánchez Abulíren TORPEDO komikia gogoratzen dut argien.
​
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Olga Tokarczuken Erabili goldea hilen hezurren gainetik
​
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Berriro galdetegiaren arauak haustera noa, nobela beharrean Degenesis rol jokoaren "Zure odolean" liburuko pertsonaia klabe bat proposatzeko: Neva, burdinezko mandataria (jatorrizkoan "Iron Emmisary"). Abentura/istorio osoa hilketa baten inguruan gertatzen da, eta egileek emakume indartsu, tragiko, konplexu eta sinesgarria eraiki zuten mundu sinestezin batean.
​
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Detektibearekin edo hildakoarekin, sekretuekin oso erraz obsesionatzen naizelako. Detektibeak sekretua deskubritu nahi du eta hildakoak sekretua inork baino arinago deskubritu du azken finean!
​
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Nobela beltz geopolitiko bat irakurri/idatziko nuke gustora Nord Stream hodien leherketaren gertakarien inguruan! Krimenak! Gerra! Talde sekretuak! Gezurrak! Kazetari baten ikuspegitik egongo litzateke kontatuta. Ez da ondo amaitzen.
​
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Bere ohore kode eta sinesmen sistemari garrantzia handia ematen dion pertsona bat. Ez ustela zentzu klasiko eta alferrean, baizik eta prezisoki bere integritateak ustelkeriara bultzatu duen norbait.
​
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Benetako txokolatez. Txokolate honen zaporearen ondoan munduko beste txokolate guztiak imitazio txarrak baino ez dira. Zoritxarrez ez dakigu, inork ez daki non dagoen, edo norbaitek jan ote duen honezkero.
​
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Itsutzat har zaitzaten. Lasai eta presarik gabe begiratzeko begiratu beharrekoak.
​
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Kafea. Beltza.
​
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
EBLA liburudendako Eneko Sanchezi
​
​​​​​​​​​​
BELTZOMETROA
Beñat Iturrioz
Maddalen Iriarte/Ilaski Serrano/Mikel Pagadi
​
Asisko Urmeneta/Ainara Gurrutxaga​/Jon Barberena
​
BELTZOMETROA
Xabier Landabidea