top of page

     Jean Patrick Manchette (1942ko abenduaren 19a, Marsella – 1995eko ekainaren 3a, Paris), idazle eta itzultzaile bat izan zen. Nobela beltza landu zuen eta zinemarako ere idatzi zuen. Frantzian nobela beltzaren berritzaile moduan egin da ezagun.

            Gerrak eraman zituen gurasoak Marsellara, eta han jaio zen Manchette; baina haurtzaroan eta nerabezaroan Pariseko Malakoff auzoan bizi izan zen.

Irakurle amorratua, zinema amerikarraren, jazz musikaren eta xakearen zalea izan zen. Ikasketak amaitu gabe utzi zituen eta bizimodua idaztetik ateratzea erabaki zuen.

            Ezker muturreko militantea izan zen Argeliako gerraren garaian. Situazionisten eragina eduki zuen, literaturan.

Manchettek Hammeten eta nobelagile beltz amerikarren behavorismoa maite zuen, eta hortaz, nobela beltza idazteari ekiten dio. Behavorismoan jokabideak deskribatzen dira bakarrik, ekintza eta gertaera soilak, baina ez pertsonaien sentimenduak edo barne-egoerak.

            1971ko otsailean bere lehen liburua argitaratu zen: Laissez bronzer les cadavres! Liburua Gallimard etxearen Série noire delakoan argitaratu zen. Urte berean L’affaire N’Gustro agertu zen, sail berean. Bi liburu hauek aurrerago “neo-polar” izenarekin bataiatuko den ildoaren hasiera markatuko dute.

Manchettek nobela beltza erabiltzen du gizartearen kritika egiteko. Modu honetan, nobela beltza bere hasierako helburuetara itzultzen da. Hau oso nabarmena da, esaterako, L’affaire N’Gustro nobelan, hau inspiratuta baita zuzenean Ben Barkaren bahiketan. Ben Barka Marokoko oposizioaren burua zen, eta 1965ean Marokoko segurtasun zerbitzuek bahitu zuten Parisen, Frantziako zerbitzuen laguntzarekin.

              1981. urtean La position du tireur couché argitaratzen du. Hortik aurrera nobelak idazteari utzi zion eta zinemarako idazten hasi zen. Bere azken nobela hau zinemarako adaptatu zen 1982an, Le Choc izenarekin eta Alain Delonek paper nagusia jokatzen zuela. Baina ez da azkena izan: aurten, 2015ean, alegia, berriz egokitu da zinemarako, The Gunman izenarekin, Sean Pennen eta Javier Bardemen parte-hartzearekin.

Nekez jasoko du pelikulak liburuak, ekintza-sail errukigabe baten azpian, ezkutatzen zuen ironia.

             1996an hil zen, minbiziaz, ordurako kritikak aho batez esaten duelarik Frantziako nobela beltza berriaren aita pontekoa dela.

 

Obra nagusiak:

1971 – Laissez bronzer les cadavres!

1971 – L’affaire N’Gustro

1972 – Ô dingos, ô châteaux

1972 – Nada

1973 – Morgue pleine

1976 – Que d'os!

1977 – Fatale

1976 – Le Petit Bleu de la côte ouest

1981 – La position du tireur couché

1996 – La Princesse du Sang (nobela bukatu gabea, egilea hil eta gero argitaratua)

 

 

Euskaraz ez dago ezer.

BIZARBELTZ PIRATA

 

 

aitzinekoak...

INTERROGATORIOS

DASHIELL HAMMET

          

 

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page