ELKARRIZKETAK
Iñaki
Irasizabal
Iñaki Irasizabal
Zergatik nobela beltzak edo poliziakoak?
Generoak tresnak dira, lan tresnak esango nuke nik. Nobela beltzak idazten ditugu tresna egokiak iruditzen zaizkigulako kontatu nahi ditugun istorioak kontatzeko.
Kritikak erran izan du zure liburuak irakurterrazak direla. Nola bizi duzu hori?
Konforme zaude? bilatzen duzun zerbait da edo kritika txar moduan hartzen duzu?
Ahalegin handia egiten dut nire liburuak irakuterrazak izan daitezen: transizioak gutxitu, elkarrizketak ugaldu, deskripzioak motzak eta zehatzak izan daitezen ahalegindu... Kritika txarrak kalitate eskasari buruz ari direnak iruditzen zaizkit, baina ez irakurterraza dela diotenak.
Kritikak dio halaber, zurea nobela beltza peto-petoa dela. Zein dira zuretako generoaren ezaugarri nagusiak eta generoan dituzun erreferentziarik maiteenak?
Nik nobela poliziakoak eta beltzak bereizten ditut. Poliziakoan hiltzailea nor den jakitea litzateke garrantzitsuena; beltzetan, delituak aitzakiak dira eta pisu handiagoa izaten du delituaren testuinguruak.
Erreferentziak. Nik idazten ditudanak mugako nobelak edo esango nieke, baina nobela beltz klasikoan, john Conolly-ren lehenengokoak oso onak iruditzen zaizkit. Hemen, "Camenbert helburu" "Gizona bere bakardadean" eta "Rock and roll" aipatuko nituzke klasiko moduan.
Bilbo behar du ezinbertzez euskal nobela beltzak?
Nobela beltza edonon gertatu liteke, baina egia da hiriak aukerak ugaritu egiten dituela eta EH-n hiririk handiena -eta ez oso handia, hala ere- Bilbo da.
Zer osagai behar ditu euskal best-seller beltz batek?
Irakurleak, noski.
Eta zure nobela guzien artean gustukoena?
Ez daukat bat bereziki estimatzen dudana.
aitzinekoak...