Film beltzik hoberena? hainbertze film bikainen artean , sinetsiko duzue, bada, bat bakarra hautatzea ez dela lan erraza .
​
Zalantzarik gabe erran dezakegu 30 eta 50eko hamarkaden tartea izan zela zinema estatubatuarraren arorik bikainena.Urte oparo eta dizdiratsuenak izan ziren, bai filmen kalitateari eta baita ekoizpen kopuruari dagokionez ere, aunitz baitira hamarkada horietan argia ikusi zuten filmak; horietatik aunitz beltzak izan ziren. Baina ez AEBetan soilik, Europako filmografian ere genero horretako pelikula sorta ederra aurkituko dugu , Jules Dassin edota Jean Pierre Melvillerenak tartean.
​
Horrelako film kopuru luze baten aitzinean, hoberena aukeratzerakoan, arras polemikoa izan daiteke bataren edo bertzearen alde apustua egitea. Gainera, zinema beltza definitzea ere ez da erraza , prismatikoa baita; artistek ( zuzendariek) eta zinema kritikariek definizioak nahastea maite dutelako eta film beltza zer den edo ez auziaren aitzinean ikuspegi kontrajarriak sortzen dituztelako. Bestalde, 50eko hamarkadaren bukaeran, kolorea sartu zenean, zinema beltzaren amaiera heldu zela uste dutenak ere ez dira guti.
​
Dena dela, zinema beltzaren aro klasikoa edo lehen aroa deitzen den garaitik hona, genero honetako filmak ez direla eten erran dezakegu; hori bai, aldatzen joan dira, garaian garaikoari egokituz, gaiak eta tratamendua aldatuz eta aberastuz, gaurko teknika eta izaerekin bat egitearren kontatzeko eta begiratzeko estiloa moldatuz,...Era berean, izen desberdinak hartu izan ditu ( beltza, thrillerra, polarra,soziala, gangsterrena, neo-noir, polizia-filma ,…) eta bertze generoekin nahasi da , arestian aipatutako aukeraketa zaila baino zailagoa egin artio.
​
Film beltzen istorioak bezain korapilatsu egiten zaigun ahalegin honetan, ezin da ukatu generoak zaharkitzen ez diren harribitxi ugari eta eredugarriak utzi dituela zinemaren historiarako.Batzuk aukeratu ditut Izara Beltzeko Izarrak izango direnak, beti ere eztabaidagarria izango dela jakinda. ( zenbat buru, hainbat aburu) .
​
Hauek dira bada IZARA BELTZEKO IZARRAK:
​
-
“Double indemnity” –1944---Billy Wilder—Fred Mc.Murray, Barbara Stanwick eta George G. Robinson.
-
“The big sleep”—1946—Howard Hawks—Humphrey Bogart, Lauren Bacall eta John Ridgely.
-
“The maltese falcon”—1941--John Huston—Humphrey Bogart, Mary Astor eta Gladys George.
-
“ Touch of evil”—1958—Orson Welles—Charlton Heston, Janet Leigh eta Orson Welles.
-
“Laura”—1944—Otto Preminger—Gene Tierney, Dana Andrews eta Clifton Webb.
-
“The third man”—1949—Carol Reed—Joseph Cotton, Alida Valli eta Trevor Howard.
-
“Out of the past”—1947—Jacques Tourneur—Robert Mitchum, Jane Greer eta Kirk Douglas.
-
“The asphalt jungle”—1950—John Huston—Sterlyng Hayden, Louis Calhern eta Sam Jaffe.
-
“L.A. Confidential”—1997—Curtis Hanson—Guy Pearce, Rusell Crowe eta Kevin Spacey.
-
“The big heat”—1953—Fritz Lang—Glenn Ford, Gloria Grahame eta Jocelyn Brando.
-
“Sunset Boulevard”—1950—Billy Wilder—William Holden, Gloria Swanson eta Erich von Stroheim.
-
“Miller´s crossing”—1990—Joel eta Ethan Coen—Gabriel Byrne, Marcia Gay Harden eta Albert Finney.
​
​
Hala ere, zerrendatik kanpo maisulan aunitz gelditu dira, tartean “The woman in the window” eta “Scarlet Street” Fritz Langerenak, edota “Chinatown” Roman Polanskirena; baina, zerrenda ez luzatzearren, hamabi hauek ikusteko gomita egiten dizuet gozatuko dituzuelakoan.
​