Azken bolada honetan irakurri ditut Espainiako nobela beltzaren enfant terribleetako bat omen den Carlos Zanonen hiru nobela horiek, eta haiei buruzko komentario labur bat egingo dut (H)ilbeltzako web-orrirako.
​
Ez dut irakurri Taxi (2017), oso ongi omen dagoena edo, beste modu batera esanda, egilearen onenetakotzat hartzen dena. Eta ez dut irakurri Nafarroako Liburutegian hartzera joan nintzenean ikusi nuelako liburuak lelo bitxi hau zeukala: “Ejemplar sin corregir, no apto para su comercialización”. Hain iruditu zitzaidan katxondeoa horrelakorik ikustea non eta liburutegi publiko batean (hain gaizki al dabiltza aurrekontuz?), ze alde batera utzi nuen, eta beste hirurak hartu.
​
Zanon alderatuda Jim Thompsonekin eta Vazquez Montalbanekin. Hiru horiek irakurrita, pertinentea iruditzen zait Thompsonekiko alderaketa; guztiz tokiz kanpo Montalbanekikoa: Zanonek antza du Vazquez Montalbanekin, galtzerdi batek azenario batekin duen adina. Zerbait esateagatik.
​
Horrek ez du esan nahi, ordea, Zanon idazle txarra denik, ez horixe. Eta Thompsonekikoari eusteak esan nahi du zerbait, alde horretatik. Tardemal y nunca Bartzelonako bazter auzoetako pertsonaia miserableen erretrato sordido bat da (hiztegiak zeken, zital, lohi, zikin, likits, narras, miserable, lizun, zuhur… adierak ematen dizkit “sordido”rako, eta horietako bakar batek ere ez nau asebetzen, bestelako konnotazioak ere badituztelako). Krimen bat gertatzen da, eta krimena gertatu den egunean historiako protagonistek zer egin duten kontatzen da, aski era bitxian eta interesgarrian harilkatutakoerrelato batean. Gustatu zitzaidan.
​
Horregatik gustuz ekin nion bigarrenari. Yofui Johnny Thunders izenekoari. Nobelak musikaria eta junkia izandako elementu baten betiko auzoko itzulera kontatzen du, aitaren –aita gorrotatuaren– etxera, hain justu. Thunders izandakoak Francis du izena, eta Mr. Frankie ezizena. Francisek betiko auzoa, betiko harreman toxikoak eta ez hain toxikoak, betiko zolda –zeinetatik ihes egiteko atera baitzen handik, hain zuzen– aurkitzen du berriro auzoan; gauzak okertzen hasten zaizkio… Badakizue sexua, droga eta rock’nroll eslogan famatua, ezta? Bada, horixe da nobela: sexua, droga eta rock’nroll, baina glamourretik urruti, zirkunstantzia pertsonal miserable eta gogoangarriekin, pertsonaia gehiago edo gutxiago gorrotagarri eta maitagarriekin. Azkenean engantxatzen zaitu eta, nolabait esan, atmosfera ustel horren kiratsa sentitzera iristen zara. Tardemal y nunca delakoan agertutako pertsonaietako batzuk ere agertzen dira, bigarren mailako figuranteak bezala, eta horrek pentsatzera garamatza nolabaiteko mosaikoa osatzea zela egilearen asmoa. Ezin jakin mosaikoa osatu duen edo ez, hirugarren nobelan ez dagoelako haien arrastorik ere. Johnny Thundershau hiruetan gehien gustatu zaidana da.
​
LoveSong izenekoarekin, aldiz, zaputza hartu dut. Hemen hiru musikariren historia kontatzen zaigu: Jim, Eileen eta Cobwoy. Hemen ere sexua, droga eta rock’nroll, hemen ere Francis moduko bat daukagu, Cobwoy delakoa, alegia –finean, Mr. Frankie eta Cobwoy pertsonaia bat eta bera dira; edo, nahiago bada, Cobwoy Mr. Frankiren kopia bat da–. Orduan, zergatik aspertu nauLoveSong honek? Esango nuke, hiru hauek drogatzea eta larru jotzea beste kezkarik eta beste zereginik ez duten hiru txorimalo direlako, niri behintzat batere interesatu ez zaizkidanak, eta inolako emoziorik sortu ez didatenak. Izan ere, LoveSong hau nobela beltza denik ere ez nuke esango. Uste izatekoa da Zanonen asmoa izango zela bere belaunaldiaren bizitza-erretratu bat egitea, izan ginen eta jada ez garenaren hitzezko sinfonia bat, bizitzaren joanak uzten digun orban mingarrien kontakizun bat… mar-mar-mar. Thunderren pertsonaiak ez bezala, hauek sekula arazorik izan ez duten hiru pijomari baino ez dira, eta horrenbestez, ez dute inolako emoziorik pizten. Nobelan, azpimarratzeko: narradorean hanka-sartze bat aurkitu nuela (dena hirugarren pertsonan kontatua dator, harik eta nire edizioaren 93. orrian, hor nonbait, “nos” pluralaren lehen pertsonako izenordea agertzen den arte, esaldi bakar batean); bi, errepikatzen dela aitarekiko gorrotoaren gaia (Johnny-n ere oso presente; psikoanalistentzako uzten dut zer nolako trauma biografikoaren ondorioa ote litekeen); eta hiru, leiendaurbano bat kontatzen dela, zeinaren arabera Scarlett Johansson behin joan baitzen Bartzelonara bere gustuko rock talde baten jarraitzaile gisa –baina inor ez ezagutzeko moduan jantzita: txanoa, betaurreko beltzak, eta abar–, eta amaitu baitzuen bertako batekin ohean. Norekin? Thunders? Mr. Frankie? Cobwoy? Zanon bera? Zanon bera ez dut uste, hala izatera askoz liburu ederragoa aterako zitzaiolako, edo idazteari behin betiko utziko ziolako.
Hau da dagoena, Zanoni dagokionez.
Bizarbeltz Pirata
INTERROGATORIOS
Jean Patrick Manchette
​
Le Carréren
​
Itzal bat gauean
​
¿Hay arboles en Guernica ?
​
Zaldi beltzak zeruan
​
The eye of the beholder
​
Laidlaw
​
Emakumezko heroi eta gorri baten heriotza
​
Aljeriako trilogia
​
Terroristak
​
El baile ha terminado
​
The hook
Bank Shot The hot rock
Two much
​
(Guiso caníbal –Missionary stew-, 1983,
Al borde del pacífico -Out on the rim-, 1987,
​
Krimena Kolonakin