top of page

GENEROAZ

Ez dakit puristek nobela beltz peto-petotzat joko ote duten Ripley trebea. Agian beste etiketa batzuk erabiliko dituzte: polizia nobela, thrillerra… Izan ere, hemen ez dago detektibe gogorrik, ez polizia torturaturik, ezta hiri ilunik ere. Tom Ripley Italiako herrixka eder batean bizi da, amaigabeko oporretan, bere adiskide aberatsen konpainia atseginean.

​

Hala ere, itzalak metatu eginen dira Mediterraneoko eguzkipean. Lizunkeria, diru-gosea eta inbidia lur azpiko korronte indartsuetan dabiltza, edozein momentutan bortizkeria sor batean lehertzeko prest.

​

Genero beltza giroa da, baina batez ere sentimendua da. Ez duzu Chicagoko karrika zuloetan bilatu behar, arima beltzak edonon bizi baitira. Eta, izan ere, hori da Highsmithek Ripley trebean egin zuena, arima ilun ahaztezin bat argitu zuen, miseriatik alde egin eta bere lagun aberatsen mundua irrikatzen duen psikopata, homosexuala, gezurtia, manipulatzailea. Ripleyk edozer eginen du bere helburua lortzeko, gezurrak asmatu, agiriak faltsutu, ingurukoak erabili, traba egiten diotenak hil… eta haien nortasuna lapurtu, horixe baita haren trebetasuna.

​

Nobelan, Ripleyren begien bitartez ikusiko dugu mundua. Haren beldurra gurea bezala sentituko dugu. Haren irrika eta haren gorrotoa gureak izanen dira. Suspentsea lagun bidaiatuko dugu nobelaren azken orrietaraino. Suspentse hori eta gizakion arimetan bizi diren itzal horiek dira, nire ustez, istorio hau nobela (beltz) bikaina bihurtzen dutenak.

RIPLEY TREBEA (Patricia Highsmith, 1955)

aitzinekoak...

arnaldur eta erlendur

Itxaro Borda

          

​

​

uzta gorria: dashiell

hammett

Xabier Olarra

Argazki

beltzak

alberto ladron arana

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page