BELTZOMETROA

Ainara 

Gurrutxaga

 

1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?

Jose Antonio Loidiren "Amabost egun Urgainen" seguraski. Ikastolan irakurrarazi ziguten. Euskaraz horrelako istorio ilun eta misteriotsuak  idatz zitezkeela deskubritzeak poza eman zidan.

 

2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?

Canoren Twist nobela beltza da? Uste dut berak dioela ezetz baina tira, kontua da nobela brutala dela. 

 

3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT

Lisbeth Salander, Millenniumekoa (Stieg Larson). Fans bat naiz.

 

4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?

Topikoa da esatea baina denekin. Goizetan, bi kafe hartu arte, gaizkile hiltzailearekin eta gau partean ikertzaile edo detektibearekin (ezagutzen nautenek badakite zergatik diodan hau, je,je). Antzezteko onenak, berriz, estereotipoak hausten dituztenak: detektibe kabroia, hiltzaile sentimentala, polizia ustela… edo horiek dagoeneko estereotipo bilakatu al dira baita ere? Dios, ez dago eskemetatik ihes egiterik!

 

5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?

Puf, betetak daude egunkariak! Oraintxeko gaia hautatzeagatik, Julian Assangen eta Wikileaks-en kasua edo Europar Batasuna errefuxiatuen krisiarekin babesten ari den makinaria-hiltzailea ardatz duen zerbait. Eta gertuagoko tramaren bat hautatzekotan, AHTa eta PNVren arteko harremana. Ustel usaina oso zabalduta dago!

 

6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?

Kalkutako Maria Teresa

 

7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?

Ez dakit. Wikipediak ez du horri buruz ezer jartzen.

 

8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?

Bestondoa dismulatzeko.

 

9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?

Ona baldin bada ezin izaten dut liburua amaitu arte askatu. Gaupasa egiteko gai naiz eta beraz... kafe hutsa zainetatik!

 

10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?

Etxea azpiko fruta saltzaileari.

aitzinekoak...

Maddalen Iriarte

Ilaski Serrano

Mikel Pagadi

Asisko Urmeneta

 

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena