top of page

LIBURU AIPAMENAK ETA ERREFERENTZIAK

​

PERCIVAL EVERETT

The trees 

aitzinekoak...

Estatubatuarrek arazo bat daukate arrazismoarekin, arazo latz bat. Izan ere. Konparaziorako, guk daukaguna baino handiagoa. Ez da ez genekien zerbait. Everetten liburuak arazoaren tamainaz ohartarazten gaitu, ordea.

​

Juan Carlos Onetti uruguaiarrak Paraguayra egindako bidai baten berri kontatu zigun 1984ko artikulu batean. Ez du aitortzen bidaia egin zuena bera dela, baina hala behar du. Ovando izeneko guarani baten adiskide egin omen zen. Ovandok zera dio, bere herrialdeko historiari buruz: “Gaur beste alemaniar baten esklaboak gara, eta ez dakigu zenbat urte gehiagorako. Batzuetan amets egiten dut armada ikaragarri bat etorriko dela gu askatzera. Hauek osatuko dute armada hori: nazi berriaren airekoetatik, hilik edo bizirik, bota zituztenek, gure Chaco-n gosez eta egarriz hiltzera abandonatutakoek, eta itotakoek”.Strossnerren diktaduraz ari da Ovando; gure kasurako azpimarragarria dena da nola, nork osatua irudikatzen duen armada askatzailea. Everettek beltz lintxatuen armada bat irudikatzen du. Sentimendu unibertsala izango da?

​

Everettek, auskalo zergatik eta nola, bozgorailua lortu du Estatuko prentsa “serioan”, berez harentzat logikoagoa lirudikeen “outsiderraren” papera gaindituz. Euskaldun batek ez luke halakorik lortuko, hark beltzak lintxatzen zituztenen aurkako mendekua torturatzaileen aurka irudikatuko balu, demagun. Torturatuen armada torturatzaileen aurka? Bozgorailua baino, Audientzia Nazionalerako bidea, igual. Non dago diferentzia? Geoestrategian, suposatzen dut.

​

Everett dibertigarritzat famatzen dute. Arina da, aise irakurtzen dena, eta kolpeak ditu. Kaustikoa da, graziosoa baino gehiago (“hitz egin beharra daukat nire etorkizuneko emazte-ohiarekin”). Ez du enpatxurik arrazismoak kulturan dituen sustraiak salatzen: Lynryd Skinryd, Clint Eastwood, country musikaren industria… Beste meritu bat dauka, eta aitortu behar zaio: gai latz baten gainean aritzea modu entretenigarrian eta estomago guztiek liseritzeko moduan, arinkerian, epelkerian eta fribolitatean erori gabe.

Estatubatuarrek arazo latza daukate arrazismoa dela-ta. Everett afroamerikarrak dio.

 

Bizarbeltz Pirata

 

INTERROGATORIOS

DASHIELL HAMMET

 

Jean Patrick Manchette

​

Le Carréren

Nobelagintzaz

​

Itzal bat gauean

Dashiell Hammet

​

¿Hay arboles en Guernica ?

Antonio de Blas

​

Zaldi beltzak zeruan

Txomin Peillen

​

The eye of the beholder

Marc Behm

​

Laidlaw

William McIlvanney

​

Emakumezko heroi eta gorri baten heriotza

Qiu Xialong

​

Aljeriako trilogia

Yasmina Khadra

​

Terroristak

Maj Sjöwall & Per Walhöö

​

El baile ha terminado

Julian Ibañez

​

The hook

Bank Shot The hot rock

Two much

Donald Westlake

​

(Guiso caníbal –Missionary stew-, 1983,

Al borde del pacífico -Out on the rim-, 1987, 

Ross Thomas

​

Krimena Kolonakin

Yannis Maris

​

Carlos Zanon

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page