BELTZOMETROA
Jon
Barberena
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Gotzon Garateren “Izurri berria” lehendabizikoa izan zela iruditzen zait.
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Ernesto Praten “Telleria eta gero,zer? “ liburua izan da. Ikasleei leitzeko eskatu nien eta irakasleak ere, liburuaz gozatzeko aukera izan du.
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Alberto Ladronek “ Piztiaren begiak” liburuan, Dasilva, polizia ohia, arras ongi gorpuzten eta definitzen du. Gizon iluna, makurra, nardagarria eta ahalkegarria; ustela!
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Izukorra naiz eta ez dut rol arriskutsu hauetako batean nire burua ikusten. Kontuak atera, irakurle bezala, anitzetan taupadak bizkortzen zaizkit.
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Gaurko gaia ez da, baina aditu berria dut, Lekarozko kaputxinoek beren egoitza salgai paratu zutelarik, Mondragon Unibertsitatea prest zegoela erosteko eta unibertsitateko zenbait espezialitate bertan eskaintzeko. Yolanda Barcina ohartu zelarik, egoitza erosi egin zuen, nahiz eta inongo proiekturik ez izan. Zergatik ? Euskaldunon usainak zer eragiten dio ? Obsesioa da ? Eskizofrenia? Gaia ederra izan daiteke!
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Nafarroan bada non aukeratu ! Zerrenda luzea da, luzeegia !
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Ez dakit!. Dashiell Hammett-i galdegin izan banio… Edo bere liburua leitu izan banu…
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Negarrez egon diren begi gorrituak ezkutatzeko. Bestondo eguneko eguzkiaz babesteko edo pertsona interesgarriak, ederrak, morbosoak, debekatuak… zeharka begiratzeko.
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Te kukitxa olo esnearekin.
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
Castillo Suarezi.
​
aitzinekoak...