top of page

LIBURU AIPAMENAK ETA ERREFERENTZIAK

LAIDLAW ,WILLIAM McILVANNEY

 PENINSULA, BARTZELONA, 1995 

​

​

aitzinekoak...

     Gaur liburu zaharrei edo ez oso ezagunei buruz noizean behin egiten ditudan komentario horietako bat Laidlaw nobelari dedikatu nahi diot.

​

     McIlvanney inguru honetan ia inork ezagutzen ez duen idazle eskoziar bat zen. Laidlaw pertsonaia sortu zuen. Laidlaw Glasgow hirian ari den polizia guztiz atipiko bat da, hau da, inongo polizian esistitzen ez den polizia-klasea; existitzera –eta gaurko nobela poliziakoak plazan jartzen duen kantitatean– munduko Poliziak, direnak izan beharrean, Humanismo Fakultate edo are Boy Scout talde bihurtuko lituzkeenak. Halakorik ezagutu dugu, saldo ederrean, aski eta abasto, besteak esaten zuen bezala.

​

     McIlvanneyren nobela hau, berez, 1977koa da; eta itzulpena, aldiz, 1995ekoa. Beraz, hamazortzi urte –eta pertsonaiaren beste bi nobela gehiago– behar izan zituen eskoziarrak bere lehen liburua gaztelaniaz publikatua ikusteko. Horrek argi asko erakusten du McIlvanney “bigarren mailako”tzat hartzen den idazle horietakoa dela. Beharbada, editore azkar usteko batek “auskalo” esanda publikatzen duen horietakoa (“auskalo, beharbada pelotazoa joko du” esanda).

​

     Niri, ezezaguna izateagatik, oso idazle ona iruditu zait, eta ez naiz txantxetan ari. Pertsonaien psikologian barneratzen da eta egoerak alderdi psikologiko horretatik aurkezten ditu. Trama argia baina interesgarria eratzen du. Dialogo zorrotzak izaten ditu (Laidlawek Glasgoweko hanpako buruetako bati, taberna batean: -Trago bat nahi? – Hanpakoak: Ez. Nire izen ona zaindu behar dut), eta bere hiriari buruzko zertzelada interesgarriak ematen ditu.

​

     Gero jakin dut poeta ere bazela, eta ez nau harritu datuak. Banengoen ba.

​

     Nobela entretenigarria iruditu zait, eta susmoa dut ongi idatzita dagoela. Esan nahi dut, itzulpena hain da penagarria, ze batzuetan irakurketa normal baterako oztopo bilakatzen baita. Seinale, editore azkar usteak nahi zuela McIlvanneyrekin pelotazo jotzea oso gastu txikia eginda, alegia, itzulpenean behar adina gastatu gabe.

​

     Zergatik esaten dudan hau? Ehunka adibide jar dezaket, baina batekin konformatuko naiz. Laidlaw sartzen da gaueko taberna edo txiringito batean, desorduetan, hau da, goizez, emakume bat lokala garbitzen ari denean, zehatz esanda; emakumea bizkarrez dago, eta Laidlawek atzetik hurbildu eta bizkarrean ukitzen du. Emakumeak sustoa hartzen du, asaldatzen da, baina bere onera itzulirik, eta umoreko onekoa denez, zera esaten dio (gaztelaniazko itzulpenean): Dios mío, hijo. Tendrías que llamar a mi pariente más próximo antes de hacer eso. Bistan da egon behar dela Eskoziako ingelesean usatuko den lokuzio horren antzekoren bat gaztelaniaz, azalduko duena garbitzaileak zer esan nahi duen, baina itzultzaileak ez zekien, eta ez zuen galdetzeko edo hiztegiak dantzatzeko lanik hartu, eta hitzez hitzeko itzulpena paratu zuen. Eta hala, mordo bat. Enpin.

​

     Tira, nik uste dut McIlvanney 18 urte geroago gaztelaniara iritsi bada, Ernesto Prat 4018an egon daitekeela ingelesez, eta Alonso (beste izen bat emateagatik), demagun, 4014an. Baina itzulpen ongi zainduetan, hori bai.

​

​

Bizarbeltz pirata

 

 

INTERROGATORIOS

DASHIELL HAMMET

​

​

Jean Patrick Manchette

​

Le Carréren

Nobelagintzaz

​

Itzal bat gauean

Dashiell Hammet

​

​

¿Hay arboles en Guernica ?

Antonio de Blas

​

Zaldi beltzak zeruan

Txomin Peillen

​

The eye of the beholder

Marc Behm

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page