BELTZOMETROA
Beñat
Iturrioz
aitzinekoak...
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Uste dut Goizuetako Eskongaiak izan zela, ikastolan irakurriko nuen, seguruenik. Baina konszienteki irakurri nuen lehena, dudarik gabe Uzta Gorria.
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Dirua Galgarri, Mariano Izetarena.
3.- ERRAN NOBELA BELTZETAKO GUSTUKO PERTSONAI BAT
Dudarik gabe, Samuel Spade. Hard Boild estiloa da nobela beltzeko nire azpigenero gogokoena. 40. Hamarkada, Sausalito eta Spade agertzen badira, automatikoki ona da.
4.- GAIZKILEA, DETEKTIBEA, HILTZAILEA, POLIZIA, EBASLEA, IKERTZAILEA... ZEINEKIN IDENTIFIKATUKO ZINATEKE? ZERGATIK?
Detektibea. Multzo guztietatik at dagoelako.
5.- GAURKOASUNA DUEN ZEIN GERTAKARI KOKATUKO ZENUKE NOBELA BELZ BATEN TRAMAN?
Gure osasungintza edo telebista publikoaren inguruan.
6.- ZEIN EGINEN ZENUKE NOBELA BELTZ BATEKO USTELA?
Ainhoa Arteta
7.- ZEREZ EGINA DAGO MALTAKO BELATZA?
Iruritako txokolateaz
8.- ANTIOJO BELTZAK...ZERTARAKO APROPOSAK?
Boterearen aldaera edo aurpegi desberdinen ustelkeria ikusteko.
9.- ZEIN EDARI AUKERATUKO ZENUKE NOBELA BELTZA IRAKURTZEKO?
Amaiurko Zerbeza Baltza
10.- NORI EGINEN ZENIOKE GALDETEGI HAU?
Xabier Landabideari