top of page

ELKARRIZKETAK

Amaia

Apalauza

Ollo

AmaiaApa.jpg

aitzinekoak...

Amaia Apalauza Ollo:

Erabili goldea hilen hezurren gainetik

Olga Tokarczuk

​

Liburuaren itzultze lanak egin dituzun aldetik, zerek eman zizun atentzioa liburuarengandik?

 

Nik ez nuen egilea ezagutzen, baina Sonia Kolaczekek bai, eta berak idazle kutuntzat zeukan. Soniak oso irizpide ona du nire ustez literatura-kontuetan, eta kasu egin nion. Baita asmatu ere. Liburu honetan, batetik, protagonistaren ahots indartsua nabarmenduko nuke; uste dut pertsonaia oso ongi eraikia dagoela eta istorioak aurrera egin ahala gero eta indar handiagoa hartzen duela. Bestetik, naturari egiten dion tokia ere aipatuko nuke, zeren batzuetan badirudi natura bera beste pertsonaia bat dela. Naturak ere badu bere ahotsa liburuan, beraz.

​

​

Liburuan zehar badira zenbait sustantiboa letra larriz inzkribituak. Zein izan da hitz horiek letra larriz idazteko arrazoia? Modu arbitrario batean eginik dago?

 

Tokarczukek berak hala idatzi zituen, eta guk ere errespetatu dugu hori. William Blake poetari egiten dion keinu bat da, hark ere letra larriz idazten baitzituen zenbait kontzeptu, eta Blakek badu presentzia eta garrantzia liburuan. Horretaz gainera, protagonistaren ahotsa berezia da, hanpatu samarra batzuetan; gustatzen zaio dotore mintzatzea, eta esanen nuke Tokarczukek nahita paratzen dituela zenbait hitz letra larriz, kontzeptu edo ideia jakin batzuk azpimarratzeko eta dotorezia hori erdiesteko.

​

Dokumentazio lan handia behar izan du itzulpenak?

 

Ez askorik, egia esan. Itzuli dugunaz gainera, beste bi liburu irakurri dizkiot, idazlearen unibertsoa ezagutzeko edo, eta han-hemen argitaratutako elkarrizketak eta haren lanen kritikak. Horretaz gainera, Soniaren bitartez idazlea bera gehixeago ezagutzeko aukera izan dut, zer harrera izan duen Polonian, Nobel sariaren oihartzuna, aktibismo sozial eta ekologistak Polonian bertan ekarri dizkion arazoak, eta holako kontuak.

 

Izenburua bitxia egin zaigu eta nola izan zen hautua, nondik heldu da?

 

Izenburua William Blakeren poema baten zati bat da. Ez zen erraza izan itzultzea, egia esan, luzea eta konplexu samarra baitzen. Azkenean uste dut asmatu genuela eta oso ongi biltzen duela liburuan kontatzen dena. Oso irudi argia eta indartsua da.

​

​

Zer izan zen liburuaren istorian guziz sarrarazi zintuena?

 

Lehen esan dudan bezala, protagonista eta narratzailea haziz doa istorioak aurrera egin ahala, eta niri behinik behin oso erakargarria egin zitzaidan hasieratik. Irakurri ahala, gero eta gehiago jakin nahi nuen berataz, gero eta gehiago ezagutu. Bestalde, misterio handiko liburua da, hilketa batzuk gertatzen dira eta badago intriga, jakin nahi duzu zer gertatu den benetan, zer dagoen hilketa horien atzean… Dena den, hilketak argitzeaz haratago doa liburua, eta oso gogoeta interesgarriak egiten ditu edo eginarazten ditu, laguntasunaz, naturaz, botereaz, gauzen eta pertsonen balioaz eta baita literaturaz ere.

​

​

Martin eta Xabier

Etxeberria

​

Koro Nabarro

          

Juan Mari Mendizabal

​

Iñaki Irasizabal

​

Patxi Larrion

​

Ernesto Prat

​

Idoia Santamaria

​

Miel A. Elustondo

​

Josu Barambones

 

Miren Gorrotxategi

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

Argazki

beltzak

bottom of page