Donald Westlake tipo bitxia izan behar zen. 1933an jaio, 2008an hil, eta kasik 100 nobela idatzi zituen. Nobela bat baino gehiago urteko (idazten jakin gabe jaioko zela aparte utzita). Bere izenarekin ez ezik, hainbeste ezizenekin ere izenpetu zituen nobelok: Richard Stark, TuckerCoe, Samuel Holt, eta abar.
Nahiz eta hainbeste nobela idatzi, gaztelaniaz ez dago askorik: Paco Taibo II.ak zuzendu zuen bilduma ospetsuak (EtiquetaNegra, Jucarargitaletxea) sei edo zazpi titulu dauzka (hemen aintzat hartzen ditugun Atraco al banco–Banckshot–, Un diamante al rojovivo–Thehot rock– eta Un gemelo singular–TwoMuch–, esaterako).Alfaguarak atera zuen El gancho–The Hook–. Manchettek goresten zuen Kahawa izenekoa, ordea, ez dut uste gaztelaniaz dagoenik, edo nik behintzat ez dut aurkitu.
Bere nobela batzuk zinemarako egokitu zituzten; famatuenetakoa, TwoMuch, Antonio Banderas eta Melanie Griffith-ekin. Beltzetik gutxi dauka.
Hemen komentatzen ari naizen nobela hauek, gehienak, aski zaharrak dira. Berriena El gancho da, 2000. urtekoa. Besteak, kasik arkeologikoak dira (berrogeita hamar urte, hor nonbait). Hala ere, esan behar da oraindik irakurtzen ahal direla, norberari eskuetatik erori gabe, batez ere Westlakeren ezaugarrietako bat umorea delako. Atraco al bancoren eta Un diamante al rojo vivoren protagonista Dortmunder da (baditu nobela pilo bat pertsonaia honekin). Dortmunder zorte txarra duen lapur bat da, patuak ematen dizkion kolpeak halako jarrera ironiko-filosofikoarekin daramatzana. Hala, Un diamante al rojo vivo delakoan, Dortmunder eta bere laguntzaileek diamante bat lapurtu nahi dute. Nobela leituta baino jakingo ez dituzuen arrazoiak medio, lapurreta bost aldiz errepikatu behar dute (gero eta baldintza xelebreagoetan). Atrakoa bosgarren aldiz prestatzen ari direnean, zera dio Dortmunderrek: “amak beti esaten zidan lan finko bat lortzeko, baina hori zioelarik, ez dut uste honetaz ari zenik”. Itzulpen txar baten itzulpen txar honek ezeren oihartzuna sortzen badu, jatorrizkoak ona behar du. Bada, horrelakoxea da Dortmunderren umorea. Bere prosan irristatzen den ukitu errealistak bidea ematen du ikusteko aldaketa klimatikoa eta eguraldi nahasia ez dela gaurkoa. Begira, esaterako, New Yorken 1970ean: “Urriaren 19a, osteguna, egun nahasi horietakoa izan zen. Goizean euri jasa itzela eduki genuen eguna hasteko, gero haize hotzak gogotik jo zuen, arratsaldearen erdian hodeiak desagertu ziren eta eguzkia atera zen, eta arratsaldeko bost t’erdietan udako arratsalde baten beroa egiten zuen”.
Komentatzen ari naizen nobela hauetatik “onena”-edo izan daitekeena (El gancho), beltza da, baina ez hainbeste. Alegia, krimen bat dago, bai, baina funtsezkoa ez da krimen hori nork egin duen, ez bada bi pertsonaia nagusien psikologia aztertzea. Bi nobelagile dira: batak (Proctorr izenekoak) arrakasta du, baina sortzeko gaitasuna agortu zaio, eta bestea (Prentice) ezezaguna da, ezizenarekin baino ez du argitaratzenbaina sekulako etorriaren jabea da. Biek bat egiten dute, elkarren hutsak gainditzeko, eta elkarketa horrek Estatu Batuetako XX. mende amaierako industria editorialari buruzko zertzelada interesgarriak ematen ditu, besteak beste. Segurutik, WestlakeProctorr eta Prentice da, biak batera, bi egoerak, arrakasta eta arrakasta falta, ezagutuko zituelako bere bizitzan, aldian aldian. Bestela, zertarako idatziko zituen ehun nobela?
​
Bizarbeltz Pirata
INTERROGATORIOS
​
Jean Patrick Manchette
​
Le Carréren
​
Itzal bat gauean
​
¿Hay arboles en Guernica ?
​
Zaldi beltzak zeruan
​
The eye of the beholder
​
Laidlaw
​
Emakumezko heroi eta gorri baten heriotza
​
Aljeriako trilogia
​
Terroristak
​
El baile ha terminado