“Cinema is the ultimate pervert art. It doesn’t give you what you desire, it tells you how to desire” Slavoj Zizek
• Film-Noirra, Hollywooden, 1940-1950 hamarkadetan gailendu zen “estilo” edo zinema korronte bezala definitzen ahal da.
• Estatu Batuetako gerra eta gerra ondoko egoeran bizitako ezinegon eta ezegonkortasunek film hauen gorakada ekarri zuten. Jorratzen zituzten gaiak eta erakusten zuten ikuste estiloa, giro iluna, estetika eta eszenaratzearen estilizazio bortitza garai horretako desesperantza, antsietatea eta nihilismoaren sintoma bezala ulertu behar dira.
• Intriga/ikerketa batean murgildutako heroiaren fantasia maskulinoa proiektatzen zuten narrazioak ziren. Giro hartan, etsipen maskulinoa eta sexualitate femeninoaren mehatxua islatzen ziren, azken hau emakume maltzur eta iruzurti batean gorpuztua.
• Zinema beltzaren aberastasuna bere ezaugarri estilistiko eta narratiboan datza; garai horretako gizartean indarrean zeuden genero rolen ideologia, botere harreman, tentsio eta kontraesanak islatzen zituelakoz.
• XX. mendean, progresiboki, emakumeen papera indar sozial eta produktibo gisa indartzen joan zen. Gerra garaian, emakumeek lan merkatuan egindako ekarpenen gorabeherek tentsioak eta ezinegona sortu zituzten sistema patriarkalaren statu quoan.
• Aipatutako testuinguruan, Film-Noirrak patriarkatuak eraikitako emakumezkoen irudiak adierazi, hedatu eta, aldi berean, desafiatu egiten zituen, emakumeen kokapen eta ahalduntze sozialaren anbibalentziak eta kontraesanak islatuz.
• Emakume protagonisten karakterizazioa da filme hauen berezitasunik nabarmenetariko bat. Femme fatala ( emakume subertsiboa, sexualki aktiboa eta boteretsua), istorioaren intrigaren zentroan kokatzen da, bere izaera anbibalentea azpimarratuz.
• Familia patriarkalaren ohiko roletatik kanpo dagoen emakume hau (emaztea, alaba, ama, prostituta) nabarmenki sexualizatuta aurkezten zaigu.
• Bere erakargarritasun sexuala maltzurkeria femeninoaren sintoma bezala irudikatzen da, eta protagonista maskulinoaren hondamendia ekartzen du, gehienetan.
• Emakumea horren zigorra ordena patriarkalak esleitutako tokira bueltatzeko baliabide narratibo gisa ulertzen ahal da.
• Femme fatalaren nartzisizmoak eta gehiegikeriak (emakumeen ahalduntze eta emantzipazioak) patriarkatuarendako suposatutako mehatxuak islatzen zituen.
• Film-Noirraren irudi femenino horien errepresentazioak, eta patriarkatuari planteatzen dizkion erronkak, Zinemaren Teoria feministaren interesa eta hausnarketa piztu ditu historikoki.
• Feminismoak Hollywoodeko zinemaren lilura eta desio mekanismoetan paratu zuen arreta 1970 hamarkadaren hasmentan,eta bereziki, ezberdintasun sexualaren eszenaratzean eta emakumearen errepresentazioan zentratu zen.
​
• Elisabeth Cowie-ren hitzetan: “Femme fatale terminoa ezberdintasun sexualak eta desio femeninoaren gehiegikeriak patriarkatuarendako suposatzen duen arriskua adierazteko modu bat bertzerik ez da”.
• Mary Ann Doanek zehazten duenez: “Femme fatala ez da feminismoaren subjektua, baizik eta feminismoak ideologia patriarkalean piztutako beldur maskulinoen sintoma”.
• Nolakoak dira emakume hauen irudiak? Zein da beraien zeregin narratibo eta ideologikoa? Eta ze baliabide erabiltzen ditu zinemak irudi hauek eraikitzeko? • Laura Mulvey teorialari feministak, “Visual Pleasure and Narrative Cinema” (1975) artikuluan, Hollywoodeko zinema narratibo klasikoaren inguruko hausnarketa kritiko sakon bat planteatu zuen, Zinemaren Teoria feministaren lehen harria paratuz.
• Lehendabiziko aldiz Mulvey-k Teoria psikoanalitikoa erabili zuen arma politiko gisa, gizarte patriarkalaren inkontziente kolektiboak irudi filmikoan utzitako oinatz sakonaren ondorio ideologikoak aztertzeko asmoz; patriarkatuan arrakala bat zabaltzeko asmoarekin, sistemak, berak, eskaintzen dizkigun tresnez baliatu zen.
• Hollywoodeko Zinema klasikoaren lilura plazer bisualaren manipulazioan oinarritzen da. Zinema ikuskizunaren baldintzak eta ezaugarriak eskopofilikoak dira. Eskopofiliak (Freud-ek sexualitatearen oinarrizko osagai bezala definitutako instintua), objektu erotikotako hartzen den bertze pertsona bati begiratzeak eskaintzen duen plazera definitzen du.
• Nola egituratzen da begiradaren plazera Zinema ikuskizunaren baitan? Zein da plazer eskopofiliko horren eragina genero idealen errepresentazioan? Ze baliabide erabiltzen ditu Hollywoodeko zinemak gure desioen mekanismoak aktibatzeko?
• Eszenak protagonista maskulinoaren ikuspuntutik antolatzen dira.
• Heroiaren ikuspuntua eszenaratzearen printzipio antolatzaile nagusi gisa egituratzen da.
• Eszenaratze lanak begirada eta desio maskulinoa eta horien objektua den irudi femeninoaren arteko dinamikan paratzen du arreta osoa.
• Hollywoodeko zinemaren lilura mekanismoek gizartean indarrean dagoen ezberdintasun sexualaren ideologia bitarra errepikatzen dute. Horretarako, begirada maskulinoaren eta espektakulu femeninoaren forma erotikoak islatzen eta indartzen
​
​
Leire Ituarte
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​