top of page

​

Zinema beltzaz solastatzen garelarik,  betiere Estatu Batuetara begira jartzeko joera dugu, edo Frantzia eta Britainia Handirat, herrialde horietako maisulanak goraipatu eta miresten ditugulakoz. 

​

Baina, badago  euskal zinema beltzik? Zein izan zen euskaraz eginiko lehenbiziko pelikula beltza? Galdemodu hauen erantzuna aurkitzeko,  joan den mendeko 80ko  hamarkadarta egin beharko dugu salto, hor aurkituko dugulakoz lehenbiziko euskal pelikula beltza izaten ahal dena. Aldi berean, Euskal Herrian, euskaraz egin den fikziozko lehenbiziko film luzea ere bada. Filmaren izenburua Kareletik da.

Pelikula hau 1987an errodatu zen, euskal zinemaren hasmentan. Petit Casino arte eta entseguko multizineetan estreinatu zen, Viscontiren La caduta degli dei eta Bigas Lunaren Angustiafilm goraipagarriekin batera.  Nahiko kritika onak izan zituen,  eta ikusle aldetik ere arrakastatsua izan zela erraten ahal dugu. 

Filmaren gidoilaria eta zuzendaria Angel Lertxundi izan zen.

​

Angel Lertxundik EITBko bikoiztaileen artean  aurkitu zituen aktoreak, baita Donostiako seminarioko magisteritza eskolan ere ( hor baitzebilen irakasle orduan). Bertzreak bertze,Patxi Biskert, Mikel Garmendia, Luis Iriondo, Mario Pardo, Ramon Agirre, Lourdes Orube...ditugu;batzuendako hau izan zen bere estrinaldia zineman. Bereziki goraipatzekoak dira Mikel Garmendiaren interpretazioa eta bakarrizketak. 

Pelikularen musika film aunitzetako soinu bandak  idatzi dituen Angel Ilarramendi konpositore  zarauztarrarena da ( Tasio, El ultimo viaje de Robert Rylans, 27 horas, El hijo de la novia… ). 

​

Angel lertxundiri ustekabean  ailegatu zitzaion Kareletik zuzentzeko lana. Pelikula honen filmaketa euskal zinemagintzako hasmenta bateko  lekuko fidela da, teknikoki, ekonomikoki, artistikoki…gainditu behar izan zituen oztopoengatik.

ETBk, 1985ean, 55 minutuko hiru  film ertain egitea erabaki zuen telebistan ikusi ahal izateko: Alfonso Ungriak zuzendutako  Ehun metro,Xabier Elorriagaren  Zergatik Panpox eta Hamaseigarrenean aidanez Angel Lertxundik zuzendua. Horien ontoik, 1986an, film luze bat egitea  pentsatu zuten. EITB eta Gipuzkoako Diputazioa arduratu ziren  dirulaguntzaz. Gidoilari Angel Lertxundi aukeratu zuten eta Imanol Uribe zuzendaritzarako. Uribek baietz erran zuen, baina bertze pelikula bat zuen errodatzeko prest (La luna negra), eta gibelerat egin zuen hondarreko orduan. EITBkoek, pelikula baten esperientzia bazuela eta, Angel Lertxundiri eskaini zioten filmaren  zuzendaritza.

​

Deustan hasi aitzin, bere gidoia berrikusiko zuen gidoilari profesional bat eskatu zuen Lertxundik, berak ez zuelakoz horretan  eskarmenturik,  Hamaseigarrenean aidanez baitzen  bere esperientzia bakarra. Ez zuen halakorik lortu eta bakarrik egin behar izan  zuen aitzin.

​

Filma errodatzen ari zirela,  Gipuzkoako Diputazioak  agindutako sosaren zati bat ez zen ailegatu. Angel Lertxundik berak eta bertze lagun batzuek sakelatik jarri behar izan  zuten, eta sosa galdu zuten. 

​

Euskal Herrian, garai hartan, zinema teknikarien eskasia  zegoenez, behar zituztenak Madrildik ekartzea erabaki zuten. Orioko arrantza portuak, hango baporeek, arrantzaleek eta beraien bizimoduak…liluratuta utzi zituzten ekipokoak. Irudi horiek filman sartu nahi izan zituzten, nahiz eta Angel Lertxundi ados ez egon, ez baitzuen dokumental bat egin nahi.  Hondarrean, madrildarren irizpideak aitzin egin zuen, eta hortxe daude akaso, luzeegiak egiten diren arrantza eta baporeen eszenak. 

​

Aktore batzuk profesionalak  ez izateak eta bertze batzuek euskaraz solastean  zailtasunak izateak,  eszenak behin eta berriz errepikatzera behartu zituzten. Horrek eta aire librean errodatzeak  zekarren soinu eskasak, muntaketaren momentuan,  ahotsen bikoizketa behartu zuten. Bikoiztaileek primeran bete zuten bere lana, baina bertzeen ahotsak profesional batzuek ordezkatu  behar izan zituzten.  

​

Kareletik Angel Lertxundirendako erronka handia izan zen; hori bai, filmaren errodaketaren ondorioz,  bere idazteko modua aberastu egin zen, berak dioenez, eta ondotik etorri ziren bere idazlan literariorik garrantzitsuenak eta gidoigintzan  karrera luzea.

​

Bitxikeria gisa, fotografía arduradunak  Angel Lertxundiri galdetu ziolarik  ea zein kolore,  zein argitasun nahi zuen pelikula filmatzean, hark Jose Salis ( Santoña 1863- Irun 1927) margolariaren obra begiratzeko gomendatu zion.

​

​

​

​

​

Hoberenak

​

Double Indemntity

​

Femme Fatale

​

Chinatown

​

Liluragarriak

​

Gilda

​

Zuzendariak 1

​

The big heat

​

Zuzendariak 2

​

The big sleep

​

Film noir-aren zirrikituak

​

Zuzendariak 3

​

Kareletik

Argazki

beltzak

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle

Egilea : (h)ilbeltza

ilbeltzabaztanen@gmail.com

Baztan, 2015ko udazkena

bottom of page