Eusebio Erkiaga lekeitiarra, gerra osteko belaunaldian, kate begi nahitaezkoa izan zen euskarari eusteko ahaleginean. Konpromiso irmoa izan zuen euskal kulturarekin. Maisu jakinik barik, idazteari ekin zion oso gazterik, prosagileak behar zirela eta. Ikas-egarri handiko gizona, genero guztietan egindako lanak alde batera utzita, sei nobela idatzi zituen, erabat desberdinak beren artean.
​
Balorazio orokorra egiteko orduan, meritu hauek aitortuko genizkioke balantzaren plater batean:
​
-
Nobela urbanoa asmatzeko saiakera
-
Lanen balio etnografiko edo dokumentala
-
Pertsonaia nagusien bilakaera ondo garatua
-
Hizkera poetikoaren oinarri sendoa
-
Euskara aberats eta partikularra, lexiko garbizalearen eta modernoaren uztarketa
Eta balantzaren beste platerean, narrazioaren indarraren kalterako:
​
-
Erritmo geldoa
-
Xehetasunen ugaritasuna bigarren mailako kontu edo pertsonaiei buruz
-
Idazlearen uste-iritzien txertaketa tramaren baitan moralismoaren pisua
-
Anakronismoak (garaiz kanpoko izenak, adibidez)
-
Generalizazioak eta klitxe zaharkituak gizon-emakumeei buruz
Erkiagak gizartearen ispilua izan nahi zuen bere nobeletan. Hala ere, bere lanak klasiko baten emaitza klasikoak dira. Bere kredoaren zerbitzura jardun zuen une oro: euskara-fedea-ohiturak.
Miren Agur Meabe
2024ko (H)ilbeltza
​
Txurio Txoria nobela beltza irakurtzeko aukera duzue hemen
​
aitzinekoak...
BELTZ GUZIAK EZ DIRA BELE
( Gotzon Garate oroimenean )
​
​
ILBELTZEKO HITZ
BELTZAK
SINESGARRITASU-NAREN AUZIAZ, BERRIZ ERE
​
​
BELTZA GENEROARI BEGIRA,....
​
LANDA EREMU
BELTZAK
​
HOLLYWOODEKO ARGI -ITZALAK
​
MIRANDE BELTZA
​
DAMIAN ARRUTI
​
PANDEMIAK ETA LITERATURA - I -
Danele Sarritugarte eta Elixabete Garmendia
​
PANDEMIAK ETA LITERATURA - II -
​
GAIZKILEAK (H)ILBELTZAN -
Beñat Hach Embarek Irizar (ZuZeu)
​
MARGA ANDURAIN
​
AMAIUR BAT URTERO Jon Alonso